Aurten iragan larunbatean egin zen mahats-batzea Esteñibar baserrian, Elorrion, hilaren 26an. Ia hirurogei lagun elkartu ziren lan horretarako, inoiz baino gehiago seguruenik, baina nik kale egin nuen, ez nengoen-eta ondo.
Pena izugarria eman zidan huts egin izanak, bigarrenez gertatu zait hori, baina poz handia hartu nuen esan zidatenean eguna oso ondo joan zela, giro paregabearekin, nahiz eta uzta ez oso oparoa izan.
Nik kale egin nuen, baina Miren alabak argazki-sorta ederra egin zuen, eta horiek igo ditugu Flickr-era, nahi badituzue ikusi. (Argazkia: Miren Aranzabal).
Eguneraketa: Imanol Irizarrek ere argazki sorta ederra jarri du Flickr-en larunbateko mahats-batzeaz.