Aurten hogei urte bete dira, Alvaro Arrizabalaga irakaslea buru, Aranzadi Zientzia elkartea hasi zela Mondragoen Lezetxikiko koba modu sistematikoan aztertzen, udako oporrak aprobetxatuta.
Hogei urte hauetako indusketek segida eman diete 1956 eta 1968 urte artean Jose Migel Barandiaranek Lezetxikin bertan gidatutako kanpainei. Hasieran bezala, gaur ere indusketan parte hartzen duten boluntarioak ilusioz beteta datoz, nahiz eta gaur egun metodologia eta baliabideak hobeak izan.
Amaia Txintxurretak erreportaje interesgarria egin du Goiena Telebistarentzat, eta bertan ikus daiteke nondik nora joan den aurtengo kanpaina.
Eskerrik asko gure erreportajea aipatzeagatik, Joxe. Aurten ere gauza interegarri asko ikusi eta entzun ditugu Lezetxikin, bai.