Antolatzaile eskuzabalak

Fernen, Aitor eta Mikel, Buzkantz elkartean

Fernan, Aitor eta Mikel, Buzkantz elkartean

Atzo familia bazkaria izan genuen Elorrion, Buzkantz elkartean, bertan Bego emaztearen aldeko lehengusu-lehengusinak elkartu ginen-eta elkarrekin bazkaltzera. Betiko moduan, talde antolatzaile bat izan zen prestatze lanak egiten, denok ondo bazkal genezan. Atzoko kasuan, gainera, mahaiak oso modu txukunean ipini zituzten, alde banatara, denok denoi begira egon gintezen. Horra argazkian Fernan, Aitor eta Mikel, bazkaltzen hasi aurretik. Eskerrik asko!

Kategoria: Familia Etiketak , , , , , , . Gorde lotura.

Erantzun bat Antolatzaile eskuzabalak bidalketan

  1. egilea: Iñaki Murua

    Bai, denbora luzea generaman lehengusu-lehengusinen bazkari barik, eta hobe horrelakoetan elkartzea hiletetan baino, azken asteotan gertatu zaigun bezala.
    Besarkada bat Botxotik, Joxe!

Utzi erantzuna Iñaki Murua(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude