Argiñetako indusketak bisitatzen

Argiñetako nekropolian

Gaur arratsaldean Argiñeta auzoan izan gara, Elorrion, bertan bisitatzeko aurtengo indusketak, bigarren urtez Bilboko Arkeologia Museoak zuzentzen dituena. Agindutako orduan, eta trumoi hots artean, 16 bat lagun elkartu gara San Adrian ermitan.

Krisek azaldu digu 2012an hasi zirela indusketa lanak, bertan herriska baten eta hilerri baten arrasto garbiak aurkitu dituztela, VIII. eta XI. mende artekoak, hor nonbait, eta aurten boluntarioak etorri direla Euskal Herritik arkeologoen lana errazteko. Azalpenak entzun ahala, aurtengo indusketak bisitatu ditugu, nekropolikoak eta ermita gaineko herriskakoak. Oso bisita interesgarria eta iradokitzailea.

Argazki guztiak Flickr-en jarri ditut. Hala ere, Argiñetako lanak modu dinamikoagoan ikusteko, hemen jartzen dizuet ETB1ek orain dela gutxi egindako bideoa.

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Erantzun bat Argiñetako indusketak bisitatzen bidalketan

  1. egilea: Jesus Romo Uriarte

    Eta zer jatorrizko jendea zen Argiñetakoa VIII. mendean?
    Sarritan irakurtzen da Argoñetakoak jauntxo bisigodoak zirela baina http://www.nabarralde.com/es/egunekoa/8777-sepulcros-visigodos-en-bizkaia-segun-la-revista-euskal-herria kontrakoa esaten da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude