Atzo ospitale eguna izan nuen Galdakaon, bertan hitzordu bikoitza izan nuen-eta, Oftalmologia eta Hematologia sailetan. Eta ospitalean nengoela, topo egin nuen aspaldiko lagun batekin, Carlos Atutxa dimarra, orain hamaika urte Ramon Ugalde zena eta nirekin batera Valdecillako ospitalean izandakoa hezur-muinaren transplantea egiten.
Gabonak inguruan urtero hitz egiten dugu telefonoz, baina atzo aprobetxatu genuen soseguz berba egin eta azken berriak trukatzeko. Noiz edo behin arazoak izan arren, beti ere bigarren mailakoak, pozik gaude biok oraingoz lehen mailako arazoa, minbizia, gainditu dugulako.
Lehen mailan bizimina, bigarrenean minbizia. Segi bizkor!