Bart gauean Breaking Bad telesailaren azken atala ikusi genuen, azken urteko atzena. Jarraipenik ez. Ohi bezala, etxeko txoritokian jarri ginen Bego eta biok, iMac handiaren aurrean, ikusteko telesail zoragarri baten amaiera. Eta bukaera ere halakoxea izan zen, bikaina.
Azken urteotan hiru telesail ikusi ditugu osorik, telebistaren urrezko aro honetan: The Sopranos, The Wire eta Breaking Bad, zein baino zein hobea. Mila esker Vince Gilligan gidoigileari, talde osoari, eta, bereziki, Aitor Arregi eta Goio Arana lagunei, telesail hau ere gomendatzeagatik. Plazer handia izan da.
Bai, benetan da ikaragarria Breaking Bad. Ni guztiz engantxatuta izan nau, inongo serierik inoiz izan ez nauen bezala. Eta oraindik ere barneraino sartua dut, bigarren aldiz ikusten ari naizela.
Bikaina seriea. Niretzat “The Wire” eta “The Sopranos” baino pixka bat beheraxeago zegoen kalitate aldetik, baina azken denboraldiak bi horien mailan jarri da. Historia egin duen telesaila. Orain hitzordu bat egin eta berari buruz hitz egitea falta zaigu Joxe!