Josebarekin paseatzen

IMG_20131008_172235

Paseoak eta paseoak egoten dira. Atzokoa berezia izan zen. Arratsaldean Joseba Knorr lagunaren etxera joan nintzen, gure tabernari kutuna, hilabete pasa oso gaixorik egin ondoren, lehendabiziko aldiz irtetekoa zen-eta kalera, ikusteko zelan moldatzen zen asfaltoan. Lirain eta kolore onarekin aurkitu nuen Joseba, ibiltzeko prest.

Hankak makal zituen, baina gogo eta ilusio handia, eta horrek eraman gintuen San Agustin auzoraino, eta han kafesne bana hartu genuen, kontu kontari geniharduela. Etxerako buelta ere lasai egin genuen, noiz edo behin geldituta, lagunak agurtzeko.

Nekatuta baina pozik etxeratu zen Joseba, orain badaki-eta egunero irten daitekeela ibiltzera, bizitzak bigarren aukera bat eman baitio, eta berak ez dauka bat ere asmorik aukera hori huts egiteko.

Kategoria: Lagunak Etiketak , , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude