Azken asteetan hiru eskutara jardun dugu Step Back to Glory filmaren azpitituluak itzultzen (eta horretan Goio Arana, Luistxo Fernandez eta hirurok aritu gara), lehenbailehen nahi genuen-eta emaitza bistaratu, filmak kontatzen baitu istorio bat sokatira txapelketa baten inguruan, bertan Euskal Herriko neska talde bat ere agertzen dela. Sokatiralari euskaldunak —Badaiotz herrikoak, arabarrak— bukaeran baino ez dira agertzen, Munduko Txapelketako finalean.
Film moduan ez da beste munduko ezer, baina bertan atentzioa eman dit txinatarrek duten lan etikak. Baita guraso, irakasle eta entrenatzaileen aurrean duten errespetuak, batzuetan gehiegizkoa nire irudirako. Filma berri-berria da, eta bertan euskaldunak ere protagonistak dira. Ea gustatzen zaizuen.