Gustura ikusi dut Hitzetik hortzera bertso saioaren azken alea Euskal Telebistan. Bertan, besteak beste, Gazeta auzoa agertzen dira, Elorrion, eta Esteñibar baserria, gure familian mugarri bat. Mikel eta Fatima, oso natural inguruak-eta erakusten. Jon Artano primeran saioa gidatzen. Eta bertsolariak, oso ondo.
Zergatik ez nintzen joan bertso saiora? Berandu zelako —goizeko 03:00etan amaitu omen zen— eta ke handia espero nuelako, gero bideoan ikusi den moduan. Hala ere, telebistan, primeran ikusten da.