Jesus Ojanguren nire medikuarekin


Txiripa hutsa izan zen: atzo, irailak 12, hitzordua nuen Jesus Ojanguren nire medikuarekin Galdakaoko Ospitalean, justu hamar urte bete zirenean elkar ezagutu genuela, 2002ko irailaren 12an berak esan baitzidan minbizia nuela. Hori zela-eta, argazki bat atera genuen, urteurrena gogoratzeko.

Behin baino gehiagotan idatzi dut Jesus Ojanguren medikuaz eta Hematologia taldeaz, denak Galdakaoko Ospilatean lanean, eta beti idatzi dut ondo, izugarri pozik bainago zelan lagundu zidaten hasieran, gaixotu nintzenean, eta zelan laguntzen ari diren orain, albo kalteak hobeto eramaten. Horregatik ekarri dut Jesus itsasargi honetara, esker onez, eta zuek ere izan dezazuen haren berri.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

Erantzun bat Jesus Ojanguren nire medikuarekin bidalketan

  1. egilea: alberto

    Jesusentzat eta talde guztiarentzat ere pozgarria da. Nik badakit Osakidetzan profesional onak dauzkagula. Eskerrak eurei egiten duten lanarengatik eta zu hain ondo zaintzeagatik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude