Jeff Jarvis kazetariak —What Would Google Do? liburu famatua idatzi zuen orain hiruzpalau urte— oso iruzkin mamitsua egin du Google + sarean:
- “Sortuko banu kazetaritza eskola bat gaur egun, ez dakit ez ote nuen egingo Chrome (eta baliteke Chrombook ordenagailuak ere) curriculumaren ardatz. Sortu genuenean CUNY kazetaritza eskola, orduan Mac eramangarriak egin genituen ardatz, eta behartu egin genituen ikasleak eramangarriak eramatera eskolara, eskolak berak hornitzen zien bitartean software ahaltsuaz (adibidez, Final Cut). Gero eta gehiago, beharrezko erremintak on line-era egiten ari dira. Ikasleentzako plataformen kostoak hondoratzen ari dira. Elkarlana bultzatzeko on line partekatutako materialen gainean hazi egiten da…”.
Alegia, guk ere ondo neurtu beharko dugu zenbateraino eska diezaiekegun ikasleei plataforma garestiak erosteko, aldi berean, beste batzuk agertzen ari badira, doakoak, hala nola WeVideo, orain dela gutxi Googlek aurkeztu duen softwarea, erabat on line, bideoak-eta editatzeko.