Hiru bat urte itxaron ditut, ikusteko ea beste enpresa bat gai ote zen Applen tabletaren parean jartzeko, bai prestazioetan, eta baita prezioan. Ez da horrelakorik gertatu, eta iPad bat erosi dut, Eroskiren eskaintza bat aprobetxatuta, aukera eskaintzen baitu tableta 12 hilabetean ordaintzeko, interes barik.
Astebete egin dut tramankuluarekin, eta oso pozik nago, harrituta zein erraza eta dotorea den erabiltzeko. Oraingoz, dena dabil ondo: Gmail, Twitter, Facebook… Flipatzen nago, bestalde, Flipboard-ekin; Dropbox-i eskertuta, berari esker aukera baitut PDF dokumentuak iBooks-en liburutegian sartzeko. Azkenik, mirestuta nago iBooks zein dotorea den, bertan zein ondo irakurtzen diren liburuak, eta zelako tipografia dotorea darabilen.
Seguru nago aurrerago aurkituko dizkiola eragozpenak aparailu honi —Applen lorategi itxiaren morrontzak-eta—, baina oraingoz pozik nabil. Uste dut Steve Jobs-ek arrazoia zuela esan zuenean iPadak aldatuko zuela informatikaren geroa.
Gehiago gara 🙂
Sistema txikiarenak badu soluzioa… Zalantzan nago sistema zurrunetik atera edo ez… Zalantzak.
Atzoko irudia kuruosoa 5 laguneko taldetxoan 4 iPad… Kuriosoa benetan.
Kaixo Joxe,
iPad-a salgai jarri zenean berritzailea izan zela ezin da ukatu, baina ez dut uste prezioan eta prestazioetan bestelako aukerarik ez dagoela esan daitekeenik.
Merkatuan dauden aukerak konparatu ondoren aukera hori hartzea ez nuke kritikatuko, baina aukera gehiago badagoela ukatzea ez zait zilegia iruditzen.
Mezu hau, esaterako, Android-en oinarrituriko tablet batetik bidali dut, eta oso pozik nago berarekin.
Ondo izan.
Aupa, Izendegi! Pozten naiz aurkitu duzulako zure gustuko tableta Appletik kanpo. Nik, berriz, Samsung eta beste marka batzuetako tabletak begiratzerakoan, ikusi dut prezioz apur bat garestiagoak zirela, eta prestazioetan, antzera. Marka ezezagunetako tabletarik erosten, berriz, ez naiz ausartu. Ondo segi, eta profitatu tableta.