@goioaranaTwitter irakasten irakasle talde bati #twitterikasten twitter.com/joxearanzabal/…
— Joxe Aranzabal (@joxearanzabal) June 12, 2012
Egun hauetan ikastaro bat ematen ari gara fakultatean, gure ikertzaileak has daitezen tuiteatzen beldur barik. Hori dela-eta, han eta hemen begiratu dugu irakasleek eta ikertzaileek zelan darabilten Twitter, eta aurkitu dugu profesional asko ari direla tuiteatzen, baita goi irakaskuntzan ere.
Gure jendeak errazago uler dezan irakaskuntzako profesionalek zelan erabil dezaketen Twitter, artikulu zerrenda bat prestatu dugu Readlists erabilita: Twitter irakaskuntzan. Horrezaz gain, hainbat ikertzaile tuiterlariren kontuak bildu ditugu, bertan azter dezaten ikertzaileek zelan jokatzen duten mikroblogean.