Zelan prestatu TED aurkezpen bat

Jacob Cass diseinatzailea da, Australian jaioa orain 24 urte, eta proposatu ziotenean hitzaldi bat ematea TED saioetan, buru-belarri murgildu zen aurkezpena prestatzen, TED konferentziak hots handikoak baitira mundu osoan, bertan aurkezten baitira “zabaltzea merezi duten ideiak”, gehienak teknologia, entretenimendua eta diseinuaren inguruan.

Gure zorionerako, Jacob Cass-ek azaldu egin digu zelan prestatu zuen aurkezpena:

  1. Aurkezpenean zentratu zen, gauza inportante asko gerorako utzita. Hamar bat bideo ikusi zituen TED aurkezpenetan grabatutakoak. Ikertu egin zuen zelan prestatu TED hitzaldi bat, eta landu hitz egiteko trebetasunak.
  2. Eskema bat idatzi zuen zertaz nahi zuen hitz egin, eta hortik 10 orrialdeko testua garatu.
  3. Diapositiba sorta bat prestatu zuen testuan oinarrituta, hau albo batera utzita, eta esan beharrekoa buruz esateko moduan.
  4. Sei aldiz probatu zuen hitzaldia, denbora kontrolatuta, TED hitzaldiek 16-18 minutu irauten du-eta. Halaber, laburbildu zuen esan beharrekoa diapositiba besteko puntutan.
  5. Hitzaldia iritsi baino hiru egun lehenago, egun erdi hartu zuen jai lanean, hitzaldia praktikatzeko. Horri esker, sei aldiz gehiago probatu zuen hitzaldia, eta berau fintzen joan zen.
  6. Bezperan, diapositibak amaitu eta bidali egin zituen TED erakundera, haiek izan zitzaten. Hegazkina hartu eta Pittsburgh-era joan zen ordenagailu eta guzti, eta hoteleko gelan segitu zuen hitzaldia praktikatzen. Ondoren, lotara.
  7. Bi orduz behin esnatu zen, urduri, pentsaturik iratzargailua ez zebilela. Ordua jotakoan jaiki eta beste behin praktikatu zuen hitzaldia, konferentziara abiatu aurretik.

Lekukotasun honekin Jacob Cass-ek garbi erakutsi digu horrelako aurkezpen bat egitea ez dela ahuntzaren gauerdiko eztula. Azken emaitza ez zidan iruditu beste mundukoa zela, baina bai prestatze-lana.

Bide batez, Jacob Cass-ek webgune oso interesgarria dauka, eta bertan informazio ugari eta ona aurki daiteke diseinuaren gainean: tipografia, weberako diseinua, kostuak, markak, etab. Horren gainetik, web horrek aukera ematen du aztertzeko diseinatzaile australiarrak zelan darabiltzan sare sozialak bere lana hedatu eta bezeroak irabazteko.

Bere webguneaz gain, Jacob Cass-ek beste bi web kudeatzen ditu, biak ere interesgarriak oso:

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

3 erantzun Zelan prestatu TED aurkezpen bat-ri

  1. egilea: Lander A

    Eskerrik asko postagatik Joxe. Kasualitatez atzo TED hitzaldi batzuk ikusten eta euskaratzeko egokien izan zitezkeenak hautatzen aritu nintzen eta galdera hori ibili nuen buruan: zein da hitzaldi eder hauek atzean nahitaez duten prestaketa?
    Argi dago esateko zerbait interesgarria izatea ez dela nahikoa arrazoi pertsona bat hara eramateko, eta hau jendaurrean komunikatzeko gai izatea baldintzetako bat ere badela.
    Zure artikulua irakurrita atzean dagoen lanketa oso serio hartzen dela ikusten da, hizlarietako batek kontatuta. Milesker guregana ekartzeagatik.

  2. Joxe Aranzabal egilea: Joxe Aranzabal

    Niri ere horrek eman zidan atentzioa: zelako lana hartu zuen 24 urteko gazte batek bere aurkezpena prestatzeko, eta hori ekarri nahi izan dut blogera, gainerakoekin partekatzeko.

    Horrezaz gain, iruditu zait, gazte izanda ere –edo beharbada horregatik–, Jacob Cass-ek oso ondo ulertzen duela zer den Interneten lan egitea. Bere jarduera gehiena horren inguruan dauka antolatuta, oso ondo, gainera.

  3. So he found it. More fascinated. New Era Snapback Hats  I’m great. Great mercy. And that’s where …
    This applies to useful.Ideas very old. But with the Lastkings Hats   will,
    which I did, you know. This is normal Cheap
    DC Shoes Hats Shop
      . I agree. So,
    who is quite happy. Removal eyes, but I did.  wholesale mlb hats  We face How could I clean all the time. If
    you really want so much that you are short of glory. Crooks
    and Castles Hats
      Despite the good
    that it deserves.

    new era hats sale

    bing1315

    ilovecaps604

    obeyhats               

    Muppets Cartoon Hats

    snapback caps sales

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude