Aspaldiko partez, euripean egin dut lasterka. Larunbatean izan zen, eguerdi partean. Joan-ez-joan geundela, azkenean ausartu egin ginen, eta hara joan ginen Bego eta biok arineketan egitera. Bigarren minuturako blai eginda geunden, baina aurrera egin genuen, egoeraren arraroak kitzikatuta. Plisti-plasta joan ginen, eta busti-bustita etxeratu.
Ohi ez bezala, etxeratutakoan zuzenean joan ginen dutxa beroa hartzera, gerorako utzita luzatze ariketak. Ez dakit zergatik, baina larunbateko lasterkaldiak haurtzaroa ekarri zidan gogora, orduko une pozgarriak.
Ondo etorri, Joxe, anfibioen klubera! Eta ondo itzuli (une batez bada be) haurtzarora!
Eskerrik asko, Patxi! Moito obrigado!