Honako hau bideo komertziala da, enpresa batek sortua bere produktuak iragartzeko, beira adimenduna batez ere. Nolanahi den, marketin usaina alde batera utzita, bideoak erakusten digu zein izan daitekeen gure etxeen eta inguruen bilakaera etorkizun hurbilean, batik bat Mendebalean.
Horietako zenbait gauza gaur egun ere egin daitezke, adibidez aurrez aurreko bideo konferentzia iPhone pare bat erabilita. Edo panel bateko irudia norberaren telefonora ekartzea telefonoarekin panela ukituta, HPk bere tableta digitala eta telefonoa erakutsi zituenean ikusi zen legez. Beste batzuek, ostera, denbora gehiago beharko dute gauzatzeko.
Guztiz txundituta geratu naiz eskegi duzun bideoarekin. Adimendun beira oraindik horren barneratuta ez badago ere, argi dago etorkizunaren zati izango dela. Oso bideo interesgarria eta marketing bide aproposa dela deritzot. Ondo izan Joxe!
Ni ere txundituta geratu nintzen, Odei! Bideo horrek erakusten digu zer etor dakigukeen erdi epean. Ondo segi.