Aurreko bi asteetan pare bat aldiz ahaztu nuen Sintrom hartzea, botika bat odolaren koagulazio maila arintzeko. Huts larri samarra, antza. Are eta larriagoa, astelehenean ahaztu egin bainuen erizainari horren berri ematea. Ondorioz, igo egin didate Sintrom kopurua datozen bi asteetarako, nire odolaren koagulazio maila behar baino apalago dago-eta.
Lierni Narbaizak esplikatu zidan gertatuaren esanahia, koinatak, eta estrategia bat iradoki zidan, Sintrom ez ahazteko, bera medikua baita, eta ona, gainera.
Aurrerantzean, arratsaldez hartuko dut Sintrom, etxera iritsi eta merendatzen dudanean. Era horretara, inoiz ahazten badut ordu horretan pastila hartzea, beti izango dut aukera berau iluntzean hartzeko. Horrezaz gain, apuntatu egingo dut egunero Sintrom noiz hartzen dudan. Seguru nago horrela hutsegite gutxiago egingo dudala. Mila esker, Lierni!