Egun hauetan pozik gabiltza gure departamentuan, Zotero aurkitu dugu-eta. Berau Firefox nabigatzailearen gehigarri bat da, eta aukera ematen du erreferentzia bibliografikoak bildu, kudeatu eta esportatzeko testu editorera, Word edo OpenOfficera. Zotero librea eta doakoa da, eta, Firefox euskaraz edukiz gero, Zotero ere euskaraz instalatzen da, berdin PC edo Macintosh ordenagailuetan. Gainera, Zotero sinkronizatu egin daiteke ordenagailu batean baino gehiagotan, eta aukera ematen du off line ere lan egiteko.
Ikertzaileek eta irakasleek badakite zelako buruhausteak eragin litzakeen bibliografia ondo kudeatzeak: aipuak alde batetik, eta bibliografia bera, bestetik. Berdin artikuluak idatzi behar dituztenek aldizkari berezietan. Horregatik, Zotero sekulako pagotxa da, zeren behin instalatuta, bertan bibliografia erreferentziak kudeatzea oso erraza baita.
Erreferentzia automatikoak
Zoteron erreferentziak eskuz bete daitezke, baina baita modu automatikoan ere. Kasu hauetan, Zoterok detektatu egiten du noiz dagoen liburu edo artikulu baten erreferentzia, eta nahikoa da klik egitea URL barran agertzen den ikono batean, liburu edo artikulu horren erreferentzia era automatikoan gordetzeko Zoteroren liburutegi digitalean. Webgune hauek, adibidez, aukera ematen dute erreferentziak modu automatikoan egiteko, norberak ezer idatzi barik:
Liburu erreferentziak
Zoterok era automatikoan egiten ditu erreferentziak, webgune hauetan:
- Amazon
- Google Scholar
- Google Books
- PubMed (US National Library of Medicine)
- Wikipedia, ingelesez
- Dialnet
Egunkari erreferentziak
Egunkari hauetako artikuluetan ere erreferentziak era automatikoan lor daitezke, klik eginda goiko ikonoan:
- The New York Times (artikulu guztietan)
- BBC News: (artikulu guztietan)
- The Wall Street Journal (artikulu guztietan)
- The Washingtong Post (Embedded RDF) artikuluetan
- Le Monde (Embedded RDF) artikuluetan
- Berria (Embedded RDF) gunean eta artikuluetan
- The Guardian (Embedded RDF)
- eitb.com (Embedded RDF)
Horrezaz gain, Zoterok automatikoki egiten ditu erreferentziak Flickr eta Youtube webguneetan, hau da, argazki eta bideoen erreferentziak ere egiten ditu.
Tutorialak
George Mason Unibertsitatea garatzen ari da Zotero aplikazioa, hainbat erakunderen diru laguntzarekin. Ikusi eta ikasi nahi duenak berau zelan dabilen, ikustea besterik ez du tutorial hauek:
Aupa Joxe! Mila esker honen berri emateagatik. Orain hilabete batzuk ibili nintzen zotero hau begiratzen, eta oso interesgarria iruditu zitzaidan, baina ez nuen erabiltzen ikasi eta hasteko astirik hartu, eta zalantza batekin geratu nintzen. Argi ikusi nuen Interneten dauden lanen erreferentziak egiteko primerako tresna dela, mundiala, baina apalategian, alegia, paperean edo disko gogorrean, pdf-tan, ditugun liburu eta artikuluen erreferentziak kudeatzeko ere balio du? Denak integratzeko aukera ematen du, ala bakarrik Interneten daudenak erabil daitezke bertan?
Aupa Oier. Ea nire lekukotasunak zure galderari erantzuteko balio duen:
Zotero erabiltzen hasi nintzelarik, ez nekien interneten zeuden erreferentziak hain modu errazean sar zitekeenik. Nik dena eskuz betetzen nuen. Hau da, apaletan nituen liburuen erreferentziak edota fotokopietan nituen bibliografietan ageri zirenak eskuz jarri nituen Zoteron. Hau da, Zoteroko fitxak eskuz bete daitezke, interneten ez dauden erreferentziak ere gehitu daitezke.
Bestalde, disko gogorrean daukazun dokumentu baterako (liburu bat PDFan, beste PDF bat, liburu fitxa bat…) lotura ere egin dezakezu Zoteroko zure fitxan, dokumentu horri dagokion fitxan.
Ez dakit zure galderari erantzun diodan. Espero dut baietz.
Eskerrikasko Eneko! Uste dut baietz, erantzun diozula nire galderari. Nik orain arte erreferentzia bibliografikoen kudeaketa datu base baten bidez egin dut, baina datu base horrekin hasi nintzenean ez nuen programa gehiago ezagutzen edo ez nituen eskura, eta nik neuk antolatu behar izan nuen, eta beno, ba argia esanda ez da oso egokia, ez erosoa ez erabilgarria. Aspaldi nago sistema berri batera pasatzeko gogotan. Baina ziurtatu nahi dut sistema berria euskarri mota guztientzat baliagarri gertatuko zaidala, alegia, paperean dauzkadan liburu eta artikuluen erreferentziak Zotero bidez ere kudeatu ahal izango ditudala. Akaso probatu duzuenok esan dezakezue “ondo dago euskarri mota guztientzat”, edo akaso “ondo dago interneteko erreferentzientzat, baina bestelakoentzat hobe duzu beste bat erabiltzea…”. Eskerrikasko!
Nik aspaldian deskubritu nuen, eta niretzat funtsezkoa da. Beste aukera
bat dauka, nere ustez gutxitan erabiltzen dena, baina garrantzitsua
ere, bibliografia konpartitzeko aukera ematen du, (web 2.0 horren
inguruan), hau da, zure erreferentziak iksugai jarri eta
komunitatearekin konpartitu.
Gaur egun Zotero Firefox nabigatzailean erabil daiteke bakarrik. Hala ere, prestatzen ari dira Safari, Google Chrome eta Internet Explorer-en ere lan egin dezan. Horrela, nabigatzaileen %95era iritsiko litzateke.
Bestetik, aplikazio txiki bat instalatuz gero, Zoterok aukera ematen du mapa batean bisualizatzeko norberaren erreferentziak, OpenStreetMap erabilita.
1. Zerrenda honek jasotzen du zer katalogo eta datu base dauden munduan, bateragarriak Zoterorekin
2. Tutorial ona, frantsesez, Zoteroren gainean. PDF formatuan dago
Etxeko apalategiko liburuen kudeaketa egiteko… nahikoa da isbn zenbakia sartu “makila magikoan” eta liburuaren datu guztiak prest izango dituzu
Arrazoia duzu, Itxaso. Dagoeneko 30 liburu inguru sartu ditut horrela Zoteron, arazo barik, bakarrik ISBN sartuta. Mila esker iradokizunagatik!
Bada, Zotero erabiltzeko, ISBN zenbakiak bilatzeko edo Espainian argitaratu diren liburuak kontsultatzeko oso erabilgarria da honako helbide hau: “Agencia del ISBN.”:http://www.mcu.es/webISBN/tituloSimpleFilter.do?cache=init&prev;_layout=busquedaisbn&layout;=busquedaisbn&language;=es
Bertan, Espainian eta Hegoaldean argitaratu diren liburu guztien erreferentziak aurki daitezke. Behin liburua bilatuta, URL helbidearen amaieran, hori koloreko karpetatxo bat agertzen da, klik egin bertan, aukeratu apartatutako erreferentzia, eta Zoteron gordetzen da zuzenean!
Bada, Zotero erabiltzeko, ISBN zenbakiak bilatzeko edo Espainian
argitaratu diren liburuak kontsultatzeko oso erabilgarria da honako
helbide hau: “Agencia del
ISBN”:
Bertan, Espainian eta Hegoaldean argitaratu diren liburu guztien
erreferentziak aurki daitezke. Behin liburua bilatuta, URL helbidearen
amaieran, hori koloreko karpetatxo bat agertzen da, klik egin bertan,
aukeratu apartatutako erreferentzia, eta Zoteron gordetzen da zuzenean!
Egunon:
Hari hau oso zaharra da baina gai honetaz ez dut berririk topatu; espero dut berpiztu ahal izatea.
Zotero erabiltzen hasi berri naiz, eta arazotxo bat daukat: zita bat sartzeko momentuan, orrialde zenbakia gehitu nahi baduzu “p” letrarekin agertzen da zita. Horrela:
(Mitxelena, 1960, p. 234)
Euskaraz “p” hori soberan dagoenez, jakin nahi nuke, mesedez, nola kendu daitekeen. Behin baterako erraz kendu ahal da, baina ba al dago betiko kentzeko modurik? Suposatzen dut arazo hau bera euskaraz idazten duten guztiek izan dutela.
APA estiloarekin ari naiz; aldatu beharko nuke? Horretaz trasteatzen ibili naiz baina zailegia iruditu zait aldatzearena.
Eskerrik asko
Nik lortu dut hori egitea, baina ez APArekin, Chicago estiloarekin baizik. Baina pentsatzen dut APArekin ere aukera egon daitekeela. Kontua da, estilo berri bat sortu behar dela, eta horretarako estiloaren tripetan ibili behar dela. Programazio pixka bat egitea eskatzen du. Estilo baten tripetara (html-era) joateko, klikatu hemen: chrome://zotero/content/tools/csledit.xul
Gero, goiko programa guztia TextEdit programako dokumentu batera kopiatu eta han egin ditzakezu aldaketak. Hori egin baino lehen, gune horretan bertan egin ditzakezu entsaioak, ea nola gelditzen den. Lehenik bilatu behar duzu zein lerrori dagokion paginazioa eta “p.” jartzen duten tokian “o.” jarri. Baina lortu arte, entsaio asko egin beharko da.
Mila esker. Chicago estiloa egokia zait testu barruko zitetarako. Baina bibliografiako zitak egiten dituen moduak ez dit erabat balio. Liburu baten kapitulua aipatzen denean horrela agertzen da:
kapitulu_autore, kapitulu_izenburua In liburu_izenburua by liburu_autore (izena+abizena)…
Eta nik nahi nuke horrela:
kapitulu_autore, kapitulu_izenburua In liburu_autore (abizena, izena), liburu_izenburua …
Saiatu naiz zuk emandako pista horiekin estiloaren tripak moldatzen, baina nahiz eta programazioaz apur bat dakidan, momentuz amore eman dut. Dena den, eskertzen dizut languntza.
Norbaitek ezagutzen badu aipamenak era horretan egiten dituen estilo bat, mesedez jakinarazi.
Chicago-rekin arazo bera dut nik ere hain zuzen “by” eta horrelakoekin. Baita ere artikuluetako edo kapituluetako komatxoekin, hau da, horrela agertzen da artikuluaren izenburua: autore, “artikulua,”
koma hori komatxoa baino lehen, eta ez dut asmatzen nola mugitu koma
Azkenean sartu egin naiz estiloaren tripetan eta lortu dut zenbait gauza aldatzea 🙂 Emaitza Zoteroren errepositorioan dago eskura:
http://www.zotero.org/styles/
Chicaco Manual of Style (author-date, Basque)
Nire beharretara dago moladatua baina seguruenez inorentzat baliagarria izango da. Termino guztiak euskaraz daude: (ed)>>(arg.), (trans)>>(itzul) ea.
Ezer gutxi dakidanez csl-ari buruz, akatsak izan ditzake (izango ditu fijo ;). Erabilitakoan azaroak ikusiz gero, edo itzulpen txarren bat antzemanez gero (hori ere litekeena da), jakinarazi eta saiatuko naz moldatzen.