Telefono aurreratuak

Aspaldi nenbilen —beste askok bezala, seguruenik— zelan esan smartphone hitza euskaraz. Erabili dut, bai, “telefono adimenduna”, baina sekula ez naiz geratu erabat konforme, ez dakit zergatik, beharbada naturaltasuna falta zaiolako. Atzo arte.

Elkar argitaletxearen aldizkari bat eraman nuen etxera, eta bertan Andoni Sagarna euskaltzain eta blogariaren artikulu bat irakurri nuen, Tinta elektronikozko irakurgailuak, non “telefono aurreratuak” aipatzen zituen. Eta niri gustatu. Lehen kolpean egokia iruditu zitzaidan, eta naturala. Ez dakit zuei zer iruditzen zaizuen.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

3 erantzun Telefono aurreratuak-ri

  1. egilea: diego

    bizkorfonoa

  2. egilea: bertol

    Niri ere ez zait ideia txarra iruditzen “telefono aurreratuak” erabiltzearena.
    Orain bizilagunekin erabili beharko dugu hitz berria ea zer nolako aurpegia jartzen duten, baina argi dago geroz eta gehiago erabili, geroz eta arruntagoa izango dela biztanleriarentzat.

  3. egilea: Joseba Etxebarria

    Sareko telefonoak edo sarefonoak(?)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude