Susmo txarra

Jose Luis Korta haserre dago Kontxako estropada galdu duelako, eta orain susmoa zabaltzen ari da, esanez Urdaibaik dopinari zor diola garaipena. Bitxia da, zeren aspaldi honetan horixe bera pentsatu izan dut nik Kortak berak gidatu dituen taldeen gainean (eta ez naiz ez batekoa, ez bestekoa): askotan hartu izan du talde bat zuloan zegoena, eta ezerezetik ia, garaile distiratsu bihurtu. Akaso denek ere izan dezakete zer azaldua.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , , . Gorde lotura.

4 erantzun Susmo txarra-ri

  1. egilea: Sergio

    Kirol profesionala da, Joxe. Horrekin dana esanda dau.

  2. egilea: Joxe Aranzabal

    Esan nahi duzu ez dagoela ulertzerik kirol profesionala dopin barik?

  3. egilea: Sergio

    Hori berau. Zeuk be ez dozu holakorik pentsetan?

  4. Joxe Aranzabal egilea: Joxe Aranzabal

    Bai. Eta, horrekin batera, pentsatzen dut, kasurik gehienetan, kirol profesionala ez dela osasuntsua.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude