Adierazgarria da: 2006an ETAk “su-eten iraunkorra” iragarri zuenean, Sustatun 9 erantzun izan zituen berriak. 2010ean, ETAk esan duenean “ekintza armaturik ez burutzeko erabakia hartu duela”, Sustatun bertan erantzun bakarra agertu da.
Aitzitik, albistearen inguruko informazioek erantzun gehiago izan dituzte hedabide berean: BBCren primizia eta ETAren mezulariaren aitortzak 8 erantzun izan ditu. Eta ETAren bideoari egindako katxondeozko ekarpenek, 5 erantzun.
Niri dagokidanez, bat egiten dut Iban Zalduak Twitter-en erakutsitako sentipenarekin.
Gabon, Joxe.
Zuk egin zenuen ariketa egitea pasa zitzaidan burutik, baina ahaztu egin zitzaidan gero. 9 erantzun jaso zituen 2006koak, eh? Gutxi dira. Zenbat jasoko zituen 1998koak Sustatun? Dexente gehiago.
Nik ere, Iban eta zu bezala, urteak pasa ahala eszeptizismo gehiagorekin begiratzen diet albiste hauei, baina albiste ona izan zela, dudarik ez dut.
98ko su-etena eman aurretik, Javier Ortizek artikulu hau idatzi zuen El Mundon: “No me fío de nadie“. Asteartean errekuperatu genuen.
Animo asko kurtso berrirako, Joxe. Beharko ditugu eta.
Lankide batek komentatzen eban lehengo egunean, albistearen inguruko hoztasuna gora-behera, akaso hauxe izan leikeela behin betikoa.
Aupa, Mikel! Ez dakit 1998an Sustatuk zenbat mezu jasoko zukeen orduan sarean egon balitz, baina badakit orduan sekulako poza sentitu nuela nire inguruan, hurbilean eta urrunekoan. Baina tartean 12 urte igaro dira, alfer-alferrik.
Espero dezagun Javier Ortizek orduan adierazitako mesfidantza oraingoan ez betetzea, eta, Patxi Lurrak planteatzen duen legez, hauxe izango dela azken su-etena. Hala bada, hala biz, eta ezbada, ora pro nobis. Besarkada bat bioi!
@patxi, agian hoztasun hori da seinalea, bai. 98koak kriston ilusioa piztu zuen; 2006koak ere, tira; oraingoak, berriz, hotz utzi du jende mordoa.
@joxe, amen.