“Zerk bereizten ditu hizkuntza eta dialektoa?” galdetu omen zioten behin Ferdinand de Saussure hizkuntzalari suitzarrari. “Kanoiek” erantzun omen zuen hizkuntzalaritza modernoaren aitak.
Atentzioa eman zidan anekdota honek, El Periódico egunkarian irakurria, artikulu interesgarri batean. Bertan aztertzen da Interneten eragina hizkuntzetan.
Kuriosoa da, ez nuen inoiz entzun edo irakurri esaldi famatu hori Saussure-rena zenik. Ia beti Meillet-i leporatuta entzun dut (bide batez, Meillet Saussure-ren maisua izan zen). Itxura guztia du anekdotak ahozko tradizioaren “traizioa” jasan duela El Periódico-n, edo Saussure irakurlearentzat ezagunagoa izan litekeelakoan moldatu dela.
Esaldi aski ezaguna da hizkuntzalari eta dialektologoen artean; Wikipedian duzu haren gaineko informazioa eta eztabaida.
Ondo segi!
Eskerrik asko, Rikardo! Sarri gertatzen dira horrelako “traizioak”, bai.