Zaila izan behar da asmatzea zelakoa izango den eskola ehun urteren bueltan. Ariketa horixe egin zuen Jean Cote izeneko batek 1899an, eta marrazki honetan irudikatu zuen 2000. urtean ikasleek zelan jasoko zuten liburuetako jakintza. Bertan, irakasleak aparailu mekaniko bat darabil transmititzeko ikasleei liburuetako edukiak. (Via Visual Teach blog)
Bistan da ez zuela asmatu, baina horrek ez dio meriturik kentzen Jean Cote delakoari, aurrera egiteko saiatu beharra dugu-eta amets egiten. Ondo hasi denok 2010-2011 ikasturtea!
Barregura eragiten du marrazkiak, argi baitago egileak ez zuela asmatu. Hala ere, badu xarma berezi bat.