Egun hauetan harrituta ikusi dut zelako ahalegina egiten ari den Euskal Telebista, zezenketak hizkuntza jasoan aurkezteko, berauek arte sublimearen aparra balira bezala.
Donostiako zezenketez ari zela, kazetariak artea, nobletasuna, dotorezia eta antzeko berbak esaten zituen bitartean, ikusleok ikusten genuen zelan zigortzen zuten zezena, behin eta berriro, erabat odoletan jarri eta hil arte.
Horrelakoetan, Jon Sudupe filosofoaren hitzak etorri zaizkit burura, orain asko ez dela Berrian idatzitakoak. Sudupek zioen eboluzioaren teoriak senidetu egin gaituela landareak, animaliak eta gizakiak; parekatu egin gaituela gainerako animalia eta izaki bizidunekin. Ez dagoela, beraz, animaliak gaizki tratatzeko eskubiderik.
Ados nago Jon Suduperen hitzekin, eta bat nator, erabat, bere artikuluaren amaieran idatzi zuenarekin:
- “Gizakiaren bihotza animaliekiko tratuarengatik neur daitekeela” adierazi zuen Kantek. Animaliei ere errespetua zor diegu. Ez diegu alferrikako sufrimendurik eragin behar. Zezenketak, oilar eta ahari jokoak, idi demak eta bestelako jolas edo “kirol” basatiak debekatu beharreko ikuskizunak dira. Tradizioaren aurretik dago tratu etikoa (zentzu horretan, adierazpen desegokiak egin ditu gure Lehendakariak).
Ez da kaka soila, gainera: Espainiaren ikur den kaka dugu zezenketa. Hortik EITBren ahalegina.
Unaigaz bat nator, bistan da zezenketena torlojuaren beste bira bat dala “normalizatzaileentzat”.
Halandabe, hizkuntzaren aldetik, ikuskizun odoltsu, krudel eta basati horren ganean sortu daben hiztegia oso aberatsa eta interesgarria da. Adituek bakarrik erabiltzen dabena, noski, baina estetikoki “hitz jaso” horiek laster edo berandu galduko dan ondarea da gaztelerarako.
Jakina, ez naz neu izango penatuko dana zezenketak eta euren inguruko hiztegi aberatsa desagertuko diranean. Alderantziz baizik.
Ez dakit oraingo kontu politikoa den zezenzaletasunarena, baina EITBk kazetari zezenzale ezagunak izan ditu hasieratik: Juan Luis Bikuña, adibidez.
Zezenketaren gaineko halako iritzi argirik ez daukat nik, baina gaur eguerdiko ETBko albistegian arreta deitu zein alaitasunekin zabaldu duten albiste bat: animalia exotikoentzako “oporretxea” dagoela Getxon, eta han “etxean bezala” (sic) daudela jabeek uzten dituztenak kanpora doazelako: boak, papagaiak, narrazti exotikoak… Animalia exotikoen trafikoaren apologia iruditu zait ia ia.
Dezenteko higuina eman du Teledonostik ere, Aste Nagusiko korrida bakoitzaren ondoren adituen tertulia luze eskainiz. Baina hizkera hori ez zait bereziki aberatsa egiten; argi dago jerga propioa dagoela zezenketei buruz hitz egiteko, baina lau topiko hamaika aldiz errepikatzea besterik ez da: aurrenekoa itsusia zela, bigarrena “bravura” handikoa…
Askoz aberatsagoa hiztegi aldetik Manuel Vicent: “En esencia el arte de torear consiste en convertir en veinte minutos a
un bello animal en una albóndiga sangrante ante un público alborozado“.
Aberatsagoa eta zehatzagoa, Gorka, hona ekarri duzun esaldi hori. Eskerrik asko!
Kar, kar, kar!!! Oso ona Manuel Vicentena, horixe da-ta zezenketen “artea”.
Gaur Katalunia, bihar EH!