Paristik bueltan

Piramidean, Louvren
Paris La Francen izan gara aste honetan, uztailaren 20tik 24ra. Gare de Lyon tren geltokiaren ondoan hartu genuen ostatu, eta handik oso eroso mugitu gara batetik bestera, batez ere metroa erabilita. Eguraldi ona izan dugu, eta horrek lagundu egin digu ikusi beharrekoak patxadaz ikusten.

Hotelak eman digu ezusteko atsegina, doako wifia eta bi ordenagailu handi baitzituen, bezeroek noiznahi erabiltzeko. Aireportuek, aldiz, ezusteko kaskarra, oraindik ere kobratu egiten baitute wifia. Londresen aldean, Parisek hobetu beharko luke seinalitika, kaleko mapetan, adibidez, oso-oso gutxitan jartzen baitu zu non zauden une horretan.

Ni neu gustura ibili arren, apur bat nekatuta etorri naiz Parisi darion la grandeur horrekin, handinahi jasanezina egin zait-eta askotan. Ikusi nahi izanez gero, Flicker-en dituzue Parisen ateratako argazkiak.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , . Gorde lotura.

2 erantzun Paristik bueltan-ri

  1. egilea: piban

    Beste bidai bat ordenagailu eramangarriarekin alboan??? Ea noiz animatzen zaren Donejakue bezalako bidai exotiko bat egitera eta esperientzia kontatzen diguzun ordenagailu eramangarririk gabeko bidai batean!!!

    Aste honetan noa Alpeetako kanping batera eta han wifia omen dute. Uste dut bizitzan lehen aldiz horrelako bidai batean ordenagailu eramangarria eramango dudala (zeregin batzuk ditut egiteko helbide elektronikoaren bidez eta ezin ditut utzi abuzturako).

    😉

  2. egilea: Joxe Aranzabal

    Zu ere oso ondo ibili Alpeetan, ea zer moduz konpontzen zaren ordenagailuarekin. Besarkada bat.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude