Aupa Goiena!

Maiatzaren 20an Goiena.net-ek jakitera eman zituen CIES erakundearen udaberriko audientzia neurketak zer emaitza eman dituen Debagoienean eta Gipuzkoan. Emaitzak izugarri onak dira Goiena taldearentzat, eta Goiena.net-en bertan irakur daitezke. Zorionik beroenak Goiena taldeari, horrek erakusten du-eta gauzak ondo ari dela egiten.

Hala ere, gaurkoan puntu txiki bat azpimarratu nahiko nuke, CIESek emandakoetatik: 2004an, Euskal Autonomia Erkidegoan Internetek 375.000 erabiltzaile zituen egunero. 2010ean, ostera, 994.000. Hau da: 2004tik 2010era artean, hedabideen hazkundea hau izan da:

  • Irratia: %4,3
  • Telebista: %2,7
  • Papera: %2,6
  • Internet: %265

Ondo irakurri duzue: sei urtean Internet %265 hazi da gure artean. Hau irakurrita, oraindik ere Internet gutxiesten duenak jai dauka.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , . Gorde lotura.

2 erantzun Aupa Goiena!-ri

  1. arantzabal egilea: Iban Arantzabal

    Eskerrik asko animoengatik, Joxe.

    Interneten joeraz…: Goranzko joera nabaria da bai. Hirugarren hedabidea da lehenengoz historian EAE-n. Paperaren aurretik kokatu da eta telebista eta irratiaren atzetik. Badirudi, gainera, joera hori berori izango dela. Ez dago ez gora begira egoterik. Eta betikoa gogoratzea txarto ez: CIES-eko datuak pintzekin hartu behar dira txarrerako direnean eta onerako direnean ere bai. Joerak usaintzeko balio dezakeelakoan nago, ez askoz gehiago

  2. egilea: onintze

    zorionak, goiena,

    dena dela zer dela eta hainbeste zentsura???

    komikitara ere iritxi da goienako zuzendaritzaren zepilloa.

    Galdetu,… galdetu ea zer pasatu den…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude