Twitter-en inguruko datuak zotina kentzeko
modukoak dira. Joan den asteazkenean Biz Stone sortzailetariko batek
Chirp bileran adierazi zuenez, gaur egun Twitter-ek ditu 105.779710
erabiltzaile izena emandakoak, eta egunean 300.000 gehiago gehitzen
zaizkio. Horietatik, %60 AEBetatik kanpokoak dira.
Joseph
Tartakoff kazetariaren iritziz, horrek esan nahi du Twitter-en
hazkundea urtean %1.500ekoa dela.