Time aldizkariaren azken alean Lev
Grossmanek artikulu interesgarria idatzi du iPadi buruz. Bertan,
goraipatu egiten du Applen arbel digitala, baina honela bukatzen du:
- Badut baina bat iPadi dagokionez: gailu gustagarria bada ere edukiak
kontsumitzeko, ez du askorik laguntzen edukia sortzen. Luma agertu
zenetik, ordenagailua izan da erremintarik egokiena edukiak sortzeko,
berak ekarri zigun-eta denon mahai gainera musika estudioa, film
estudioa, errebelatzeko gela eta argitalpen etxea. iPadek, berriz,
aldatu egin du hori: bertan inportanteagoa da edukiak zurrupatzea eta
manipulatzea, berauek sortzea baino. Mutu bihurtu eta berriro inoren
maisulanen kontsumitzaile pasibo bilakatzen zaitu. Hori dela eta,
atzerapauso bat da. Ez prezeski maitagarrien ipuin baten akabera. Salbu
edukiak saltzen dituen jendearentzat.