Atzo iritsi ginen Benidormera. Goizeko 08:15etan autobusa hartu Bilbon, eta arratsaldeko 18:30ean iritsi ginen hona. Bidaia luzea izan zen, baina erosoa. Nik, behintzat, aprobetxatu nuen astindu ona emateko Enrique Dans-en azken liburuari.
Autobus geltokian Iñaki eta Maribi genituen zain, gure koinatu-koinatak. Eurenean izango gara egun hauetan. Benidormen sekula egon bakoak gara, eta lehen ezustekoa izan da bertatik bertara ikustea hemengo urbanismo basatia. Dena etxe ikaragarri handiz betea dago, baita hondartza bazterrak ere.
Atzo Koño kalea bisitatu genuen. Gaur goizean, berriz, gosaldu eta paseatzera, Sartaldeko hondartzan zehar, puntatik puntara. Ondoren, besteak hondartzara joan diren bitartean, ni udal liburutegira etorri naiz Begok erositako netbook txikiarekin. Bertan nabil mezu hau idazten, hemengo wi-fia baliatuta.
Koño kalea ala Santo Domingo kalea? Zenbaitek nahastu egiten dituelakoan nago 😀
Ondo pasa eta goraintziak hortik.