Schola horribilis izan zen atzokoa niretzat: ordenagailuak —atzo nire macintosh etxekoa eraman nuen, bertan nituelako instalatuta zenbait programa, atzo ikustekoak— ez zuen konexiorik egin sarearekin, ez wi-fia erabilita, ez eta ethernet kablea sartuta. Bestalde, konexioa izan nuen tarte txikian, Google Docs-en nituen aurkezpenak ez zitzaizkidan agertu.
Eskolak etenak izan zituen, arazoa konpontzen saiatu ginen bitartean, prestatutakoa aldatu behar izan nuen hainbat aldiz, eta zenbait gauza ezin izan nuen jorratu. Eskerrak ikasle ulerberak ditudala!
Horrelakoak milaka gertatzen zaizkit niri… Behin zeozer prestatu ordenagailuz egiteko (eskoletako arbel digitala baliatuta) eta kaka: edo wifia ez dabil, edo proiektorea, bestela dena blokeatzen da…
Enpin… teknologia berriak!
Nik ia egunero erabiltzen dut ordenagailua eskola emateko, baina PCa erabiltzen dut. Aurrekoan, berriz, maca erabili nuen, eta ez dakit bada… dena gaizki. Enpin esan beharko dugu, bai 😉