Mondragon Unibertsitateko zenbait ikaslek, Ingeniaritzakoak, Konponbit
enpresa sortu dute, berorren bidez dirua ateratzeko, ikas bidaia
ordaindu nahi dute-eta.
Japoniara edo Kazakhstan-era joan nahi dute,
eta horretarako, dirua behar. Horregatik, prest daude informatika kontuetan
koponketak-eta egiteko, borondatea kobratuta. PC eta Macintosh ordenagailuak konpontzeko gai dira.
Beren zerbitzuen berri lau haizeetara zabaltzen ari dira, webgunea
sortu baitute, eta kontu bana ireki bai Facebooken eta baita Twitter-en ere. Iruditzen zait ekintzailetasun adibide bikaina dela, eta horregatik erabaki dut publizitate apur bat egitea.