Olinpiar joko digitalak

Adituek diotenez, Neguko Olinpiar
Jokoak,
Vancouverkoak,  lehen joko globalak izango dira benetan,
jendeak eskura izango baititu, aurretik sekula ez bezala, eduki ia
mugagabeak. Eta horrela izango da Nazioarteko Olinpiar Batzordea (NOB)
gorabehera.

Azken honek ez dio utziko kazetari akreditatua ez
den inori informazioa bidaltzen jokoetatik, eta mugatu nahi du blog,
Facebook eta Twitteren erabilera. NOBren iritziz, sare sozialak
adierazpen pertsonalerako erremintak dira, ez kazetaritzarako.
Horregatik, eta babesteko aurrez sinatuta dituen kontratu millonarioak,
kontrol zorrotza izango du sare horietan jendeak sar ez dezan jokoetako
bideo, audio, argazki edo elkarrizketarik kirolariekin.

Hala
ere, Vancouverren bada erakunde bat, W2 Culture + Media House, zeinak
ateak parez-pare zabaldu baitizkie sarelari eta sarezaleei, jokoen
gaineko edukiak partekatzeko prest dauden guztiei. Uste denez,
akreditaziorik bako kazetariak akreditatuak beste izango dira hirian.

Alfred
Hermidak
dioenez, jendeak zoroen pare twitteatu, bideoak partekatu eta
irudiak zabalduko ditu mundura, aintzat hartu barik NOBren irizpideak.
Jen Evansek dio oraingoan jendea ez dela konformatuko jokoak telebistan
ikusten; parte hartu nahi izango du jokoen inguruko elkarrizketa
globalean. Ikusiko dugu.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

2 erantzun Olinpiar joko digitalak-ri

  1. egilea: oier

    NOB-ek galduta du partida, zalantzarik gabe. Eta ez bakarrik ikusleek ez dituztelako arau absurdo horiek errespetatuko, baizik eta protagonista nagusiek ere, hau da, kirolariek hautsiko dutelako komunikabideen monopolioa.

    Ni iraupen eski zalea naiz, eta normalean jarraitzen dudan blog baten bidez, Espainiako eskiatzaile baten egunerokoa olinpiadetan jarraitzen ari naiz. Diego Ruiz da, eta orain urte batzuk karrera batzuetan bere ondoan (bueno, atzean hobeto esanda 😉 ) eskiatu nuen, eta orain ilusio handia egiten dit haren kronikak irakurtzea zuzenean. Horrelako mordoska bat izango dira eta ziur hainbat kirolari twitteatzen arituko dela.

  2. Joxe Aranzabal egilea: Joxe Aranzabal

    Bat nator zurekin, Oier. Horrelako mordoska izango dira kirolarien artean, baina baita zu bezalako milioiak, konformatuko ez direnak informazioa kanal ofizialetatik jasotzen. Ea zure lagunari dena ondo irteten zaion. Ondo segi.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude