Betiko moduan, atzo ere lanera joan nintzen. Hala ere, ez nengoen ondo. Hirugarren egunez, eztarriko mina, buruko mina, flema ilunak eta begiak siku nituen. Horrela egonda, pentsatu nuen hobe nuela medikuenera joan, eta lehenbailehen konpondu egoera. Beraz, Elorrioko anbulatoriora deituta, esan zidaten goizeko 09:55etan egoteko han, larrialdiko dei moduan hartuko ninduela nire medikuak.
Hantxe nengoen, agindutako orduan. Hamarrak pasata, medikua sartu zen bulegoan, eguneko bileratik. Jendea hasi zen sartzen. Bat, beste bat, hirugarrena… Horrela ordubetez. Hori ikusita, harrerara jo eta galdetu nuen ea zerrendan nengoen, eta baietz, deituko zidatela.
Ordurako Berria goitik behera nuen irakurrita, tartean Mikel Morrisen artikulu aipagarria. Horrela, 11:55ak iritsi ziren, eta ni hantxe, zain. Berriro harrerara. Ea normala zen hitzordua 09:55etan emanda hainbeste denboran itxaron behar izatea. Ezetz. Neskak telefonoz deitu medikuari, ea zerrendan nindukan, larrialdi moduan nengoela. Hark, baietz, laster deituko zidala. Orduan bai, deitu zidaten, bi ordu itxaroten igarota.
Total, orain pare bat aste emandako antibiotikoak ez direnez nahikoa izan, oraingoan antibiotiko gogorragoak agindu zizkidan, hamar egunez hartzeko. Eragindako itxaron aldiaz, berriz, hitz erdirik ere ez.
Egun on, Joxe! Oraindik bazeok zer hobetu gure Osasun Sailean, Nolanahi ea laster sendatzen haizen. Eutsi gogor eta animo!
Astelehenean proba bat egin behar zidaten Eibarko anbulatorioan, 2. solairuan dagoen otorrinoarenean nuen zita. Medikuak esan zidan ez nengoela bere listan, galdetzeko 4. pisuko ordua-hartzeko leihatilan. Hara igo, ilara luuuzea itxaron, eta bertakoaren harridura. Otorrinoari deitu eta baietz hartuko ninduela. Jaitsi berriz 2.era eta pixkat itxaron ostean, medikuak hartzen nau. Hasten da nire bolantea begiratzen eta ezetz, ez nuela berarekin egon behar. Egiten ditu pare bat dei, tartean nire medikuari deitzen eta arazoa argitzen da: nire medikuak ez zuen bolantea ondo bete. Jaitsi 1. pisura medikuarengana, itxaron bera libratu hartu, hartu bolante berria eta beheko solairura zita berri bat hartzeko…
Guztira, ordubete. Galdutako ordubetea. “Badakizu, horrelako gauzak pasatzen dira, okerreko teklari eman nion…” esan zidan medikuak… Nahiago izan nuen ez erantzun 🙂
Aurreko urtean gaixorik negoela internetez hartu nuen txanda kalentura nuela. Medikura joan behar nuen baja emateko ez bainengoen inora joateko moduan.
Itxarongelara iritsi eta ordu bete pasa egon nintzen itxaroten kalentura lagun, elefante moratuak pasiatzen ikusten nituen bitartean. Itxroteaz aspertu eta imprimitu nuen txandaren papera begiratu nuen. Hurrengo egunerako zen…
Moraleja: Ez eskatu zuk zeuk txanda internetez kalentura baduzu 😉
Ados nago, Alberto: asko aurreratu dugu, baina oraindik badago zer hobeturik osasun zerbitzuetan, Mikelen eta nire kasuetan esate baterako. Bestetik, noiz edo behin guk ere egin ahal dugu kale, Indezent, batez ere egin beharrekoa kalenturaren eraginpean eginez gero. Besarkada bat hiruroi!