Eskuko telefonoak agertu zirenetik, eta batez ere telefono adimendunak, hitz egin ez ezik, telefonoan gauza asko egin daiteke: mezuak bidali eta jaso, posta elektronikoa kudeatu, twitteatu, mapak kontsultatu, GPSa erabili, musika entzun, argazkiak atera, bideoak grabatu, egutegia kudeatu, egunkaria irakurri, Interneten nabigatu, etab., etab.
HTCk iragarki bat egin berri du, You, eta hor erakusten digu, oso modu bizian, zelan erabiltzen dugun gaur egun telefonoa. Gustatu zait iragarkia. Hala ere, harrigarria egin zait zelan plazaratu duen bideoa justu Yahook izen bereko beste bat kaleratu duenean.
Jolaserako. Horixe falta zaizu zerrenda horretan, Joxe. Jende piloak erabiltzen du jolaserako. Demaseko joko pila daude sarean eta izugarri onak.
Bestetik, azken aldian, beste honetarako nago erabiltzen ni telefonoa: tabernan musika bat entzuten egon eta gustatzen bazaizu, edo jakin gura baduzu zein den musika hori, telefonoari galdetzen diot ia zein den taldea, eta Zast! ematen dit zein talde den, kantuaren izenburua, youtuberako lotura… Demasa! Shazam deitzen da.
Zu erabiltzaile aurreratua zara, Iban, eta ondo dakizu, bai, zertarako erabil daitekeen telefonoa. Egia da jolas egiteko ere erabiltzen dela —diotenez, iPhone plataforma izugarri ona da bertan bideojokoak-eta erabiltzeko. Horregatik idatzi dut “etab., etab…”, gauza asko egin daitezkeelako telefono adimendunarekin, hor idatzi ez ditudanak. Eskerrik asko.
Nik duela gutxi erosi det adimendu bat, aukerez bete-betea, eta nere buruarekin kezkatzen hasita nago. Orain arte, endredua eta urduritasuna ekarri dit, mesedea baino gehiago. Erabat dominatzen dedan egunean ere, ikusteko dago gai izango ote naizen berau modu arrazional eta neurtuan erabiltzeko. Kontatuko dizuet 😉