Hego haizearekin batera, fundizio kiratsa

Atzo, etxeko leihoak ireki, eta sekulako fundizio usaina sartzen zen, txiza usainaren oso antzekoa. Irten kalera, eta hego haizea zebilen Elorrion. Hego haizea dabilenean, fundizio usainak inbaditzen du herria. Hemen, behintzat, horrela izaten da.

Herri polita da Elorrio, hori ez dago ukatzerik. Baina kalitate eskaseko airea arnasten dugu hemen, fundizioen erruz batez ere. Garai batzuetan protesta biziak egin ziren aire ustelaren kontra. Beharbada, horrengatik, kiroldegiaren osteko parkinean furgoneta bat dago, Eusko Jaurlaritzarena, bertako airearen kalitatea neurtzeko. Hor dago, ez dakit zenbat denbora, baina betiko legez segitzen dugu, kiratsa arnasten.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

2 erantzun Hego haizearekin batera, fundizio kiratsa-ri

  1. egilea: Ima

    Aupa Joxe,

    Gurean ere erreparatu diogu kirats horri. Jaurlaritzak furgoneta bi dauzka dena delakoa neurtzeko herrian: kiroldegi ingurukoa -zuk aipatutakoa- eta Labakua kalean bestea. Inork ba ote daki zer neurtzen duten antenadun furgoneta horiek eta neurketen emaitzak non lortu daitezkeen? Urtero egiten digute bisita furgonetek, baina emaitzen arrastorik ez.

    Ezjakin hutsa naiz kontu horietan. Hala ere, kirats hori arnastea tokatzen zaidan aldetik, oso kezkatuta nago. Epe luzerako estrategia politikoak eskatzen ditu auzi horrek, Elorrioko alderdi guztiek serio demonio adostasunean erabaki beharrekoak.

    Ondo segi,

    Ima

  2. egilea: Joxe Aranzabal

    Horren atzean Elorrioren garapen eredua ere badago: industria kutsakorrei bultzatuta etorriko ote den ala zerbitzuen alde eginda.

    Nire iritziz, Elorriok indartu beharko lituzke bere indarguneak —paisajearen ederra, naturarekiko hurbiltasuna, hirigune dotorea, baserri zoragarriak, kultura dinamikotasuna…—, eta alboratu horiek ahultzen dituztenak, tartean industria kutsadura, berau, gainera, bereziki kaltegarria delako bertako bizilagunon osasunarentzat.

    Hala ere, sumatzen dut nire iritzia ez dela oso zabaldua. Kezka bai, badago, kutsadura dela-eta, baina lanpostuak galtzeko beldurrak erraz estaltzen du kezka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude