Igande arratsaldean A gripearen itzala zabaldu bazen ere Urbasa inguruetan, Miren alaba eta bere lagunak egiten ari diren udalekuan, orain badakigu ezetz, alarma faltsua izan dela.
Telefono dei bat jaso genuen. Udalekuko arduradunek esan ziguten udatiar bi gaixotu egin zirela. Osasun etxera eraman eta, badaezpada, Osasunbideak protokoloa abiarazi zuen, A gripea balitz bezala, gaixoen osasuna zaindu eta gaixotasuna zabal ez zedin bertakoen artean. Horregatik deitu ziguten guraso guztiei.
Atzo, berriz, jakin genuen analisien emaitzak negatiboak izan direla, A gripearen arrastorik ez dela agertu. Vancouver-erako bidaia ziurtatze aldera, gu prest geunden Miren etxera ekarri, eta zenbait egunetan ni etxetik kanpo bizi izateko, badaezpadako neurri gisa. Orain, ostera, ez dugu horren beharrik izango.
Pozten naz, Joxe, alarma faltsua izan dalako. Tamalez, hemetik aurrera alarma faltsuak behin eta barriz pairatu behar izango ditugu, gurasoek, familiek eta guk geuk osasun langileok. Mobida hau guztia hainbeste puzten dabilz hedabideetan (eta Osakidetzak berak) azkenean bildurraren arazoa izango dala batik bat.
Galdetzen badeustazue ea hainbesterako ez dan pentsatzen badot, erantzuna ezezkoa da.
Eskerrik asko, Patxi, aspaldiko! Bai, gripe hau egunero da berbagai hedabideetan, hemengo kontuengatik ez bada, Ameriketa edo Asiakoengatik, eta sortzen ari da halako beldur itsua, indargabetu egiten gaituena. Espero dezagun gripeak gainbehera egiteaz batera, guk ere ea ikasten dugun berau hobeto kudeatzen. Besarkada bat.