Orain arte, dokumentuak
partekatzea izan da Scribd online zerbitzuaren helburua. Aste honetan,
ostera, liburu denda digitala ireki du. Ez edozelan, gainera, Simon
& Schuster argitaletxe handia bertan hasiko da-eta liburuak
saltzen, tartean Stephen King eta Chelsea Handler idazle ospetsuen
liburuak. Horrezaz gain, argitaletxe horrek eskainiko ditu Scribd
zerbitzuaren webgunean milaka eta milaka liburu-pasarte, eta horiek
lotura egingo dute Simon & Schuster argitaletxearekin.
Orain
arte argitaletxeek gogor egin dute Scribd zerbitzuaren aurka, leporatu
izan baitiote bere zerbitzuan jaits zitezkeela liburu askoren edizio
piratak. Ikusita negarrak ezer gutxirako balio duela, euretariko bat,
handienetakoa, ausartu egin da demonioarekin bat egitera, Scribd
zerbitzuarekin alegia. Amazonek, aurkari bat gehiago izango du, eta ez
edozelangoa.