Flickr argazki zerbitzuak gauza asko ditu, harrigarriak. Horietako bat da egutegia, egunez egun osatzen duena eguneko argazkirik onenekin. Sekula ez baduzue ikusi, sartu eta begiratu lasai, argazkiak ederrak dira-eta, benetan. Zelan aukeratzen ditu Flickr-ek argazki horiek?
Flickr-ek ez dauka editore talde bat bereizteko zeintzuk diren argazkirik onenak, zeren milaka horrelako beharko lituzke lan hori egiteko, egunean milioika argazki igotzen baitira Flickr-era. Horren ordez, fidatzen da erabiltzaileok argazki bakoitzari emandako puntuazioaz, Flickr-ek, modu automatikoan, beti aukeratzen baititu puntu gehien dituzten argazkiak.
Alegia, Flickr oinarritzen da jendetzaren jakiturian —erabiltzaileon irizpidean— egutegia egiteko. Eta emaitza ezin ederragoa da.