Atzo esku artean izan nuen Elhuyar aldizkariaren azken alea, erabat birdiseinatua. Egia esan, oso itxura ona hartu nion diseinu berriari: argia eta dotorea iruditu zitzaidan.
Tipografia dotorea du, irakurterraza, espazio zuri ederrak ditu, ondo jokatzen du argazkiekin, eta informazioa, oro har, ondo antolatua du. Azalean bertan, Elhuyar izena bera ondo irakur daiteke, burua alde batera bihurritu beharrik barik. Emaitza bikaina iruditu zitzaidan.
Zientzia.net sareko aldizkariak ere eskertuko luke birdiseinu bat, batez ere irakurterraztasunari dagokionez. Orain badu nora begiratu.
Mila esker Joxe. Pozten nau aldaketa gustuko izan duzula ikusteak. Eta, jakizu, amaieran eskatzen duzun horri ere helduko diogula aurten. Ez da lan makala izango ia 15.000 eduki biltzen dituen web guneari buelta ematea, ez bakarrik diseinu aldetik. Teknologiaren aldetik ere badaukagu lana! Baina hasi gara horretan ere.
Kasu horretan, bi aldiz zorionak, Eider, paperezkoan egin duzuenarengatik bezainbat, digitalean egingo duzuenarengatik. Segi ondo.