Atzo lagun batekin hitz egiten ari nintzela —laster abiatuko baita ekimen zail batean— aipatu nion aspaldi Oihenarteri irakurritako esaera zaharra: “ausarki akometatzea da erdi garaitzea” (Atsotitzak eta neurtitzak, 92. or.). Esan nahi nion ausardiaz erasotzea dela erdi irabaztea, animoa emateko modu bat.
Behin etxean, Euskal Hiztegian begiratu nuen, eta aurkitu nuen esaeraren aldaera bat, baina Sebero Altubek esango lukeen moduan: “ausarki erasotzea erdi garaitzea DA”. Nik, nahiago Oihenarteren moldea.
Ez dute esanahi bera, Oihenarten esaeran ‘ausarki kometitzea’ hori nabarmentzen da sintaxi horrekin. Sintaxia ez baita kasuala.