Twitter Revolution liburuak gomendatzen du nork bere blogeko lotura jartzea Twitter-en profila betetzerakoan, ez webgune batekoa. Eta horretarako, Simon Leung Googleko adituaren iritzian oinarritzen da:
- Googlek ikusten ditu hedabide sozialak (blogak-eta) aginpide handiko gune moduan, eta, ondorioz, gorago sailkatzen ditu webgune estatiko eta salmentako orriak baino, zeren eta haietan baitabil jendea etengabe parte hartzen eta elkarren artean eragiten. (199. or.)