2006an Evan Williams-ek Twitter sortu zuen, beste zenbait lagunekin batera. Aurkezpen labur honetan berak azaltzen duenez, hasieran Twitter sortu zuten Odeo aplikazioaren osagarri gisa (geroago, hau ere saldu egin zuten), jendeak aukera izan zezan familiartekoei eta lagunei esateko zertan ari zen.
Hortik aurrera baina, erabiltzaileek erabili dute Twitter beste modu batzuetan, sortzaileek aurrez ikusi bakoak: hondamendietan, marketina egiteko, politikan, hitzaldietan, elkarri erantzuteko, bilaketak egiteko eta elkarri laguntzeko.
Egunon Joxe,
Twitterrekin lotutako beste bideo bat ikusi dut gaur goizean.
http://tr.im/gZX9
Twittt-twitt.
Izan ongi.