Twitterlari gorra

Jende gehienak
erabiltzen du Twitter sareko elkarrizketan parte hartzeko: batzuetan
hitz egiten eta bestetan entzuten. Baina bada Twitter erabiltzen duenik
bakarrik hitz egiteko, beste inori entzun barik. Horixe da Berria
egunkariaren kasua.

Begiratzen baduzue bere Twitter kontuan, eskuineko
zutabearen goi aldean, Berriak 107 jarraitzaile ditu Twitter-en, baina
bera ez zaio inori jarraitzen, antza ez zaio-eta interesatzen besteek zer
dioten. Ez dakit zerk bultzatuta jokatzen duen horrela Berriak, baina
niri estrategia okerra iruditzen zait, hedabide batentzat batez ere.

Twitter
horrela erabilita, Berriak kamustu egin du komunikazioa, eta bide
bakarreko informazio bihurtu du. Hori arriskutsua izan daiteke
beretzat: zenbaitek harrokeriatzat har dezake jarrera (“nik diodana da
inportantea, zuk esana ez zait interesatzen”), aintzat hartuta,
gainera, Twitterren bertan badirela beste hedabide batzuk Berriaren
antzeko informazioa eskaintzen dutenak. Horrela jokatuta, gainera,
Berriak uko egiten dio feedback-ari, irakurleek bueltan ematen duten
informazioari.

Beste ezeren gainetik, Twitter elkarrizketa da. Elkarrizketa
polifonikoa: batzuk mugatzen dira esatera non dauden edo zer egiten ari
diren une horretan, beste batzuek partekatu nahi dute pentsamendu bat,
zenbaitek jakinarazi nahi du artikulu edo bideo interesgarria aurkitu
duela, hainbatek galdera egiten du, eta beste hainbatek erantzun,
urliak bere bloga sustatzeko darabil Twitter, halako fakultatek bere
kontuen berri emateko… Hain zaila da entzutea?

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

2 erantzun Twitterlari gorra-ri

  1. Twitterlari eskasen sorta hau, Dans, Berria… ez dut ondoegi ulertzen. Zergatik dago Twitter erabiltzeko modu zuzen bat? Zergatik ez da balekoa utilitarismo pertsonala, nahi den erakoa?

  2. egilea: Joxe Aranzabal

    Arrazoi duzu, Luistxo: ez dago Twitter erabiltzeko modu zuzen bat. Kasu hauetan esan nahi nuen niri ez zaizkidala interesatzen twitteatzeko modu horiek, baina badirudi ez dudala asmatu ez adjektiboetan ez eta esateko moduan ere. Edozelan ere, eskerrik asko zure iritziarengatik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude