Zortzi ordu izan gara etxean argindar barik. Gurean dena baitugu elektrikoa, jaikitakoan lehen pentsamendua izan da zer gosaldu, ezer ez zebilen-eta. Betikoa, ordea: katilu bete labore, esne epelarekin. Ondoren, Berria irakurri. Gero, liburu bat hartu, eta harekin egin dut denbora.
Ordea, larunbata ez baita larunbat kafe barik, jakin dugunean herriaren behe aldean bazela argindarra, kalera irten gara kafea hartzera. Plaza inguruan, jende asko, etxean argirik ez-eta. Asteburuko egunkariak erosi eta kafesnea hartu dugu, gozo-gozo.
Berriro etxean, irakurtzen jarri gara berriro: kalean afrontua, eta barruan letra jolasa, ondo jantzita, hori bai, ordurako etxea hotzak hartuta baitzegoen. Eta, halako batean, argia egin da.
Aurrekoan arazoak notebook digitala kendu behar dutela eta, orain argindarrik gabe ezin ezer egin… zeren menpe gabiltza…
Argindarraren menpe bizi gara, Ixko. Argindar barik ezin dugu ia ezer egin.