Begiratu dudanean Google Docs-en —azken lau urteotan hortxe idazten baitut zer liburu irakurri ditudan urtero, kalkulu orri batean— aurkitu dut 2008an irakurri ditudala 26 liburu. Hauek:
- Bezperaren bezpera. Aingeru Epalza. (Pamiela)
- Amodio gutunak oinordetzan. Lydia Flem. (Alberdania)
- Nola hustu nuen gurasoen etxea. Lydia Flem. (Alberdania)
- Euskal Herri imajinario baten alde. Santi Leoné. (Elkar)
- Prosa komunikagarriago egiten. Zenbait proposamen. Mitxel Kaltzakorta. (UEU)
- Axularren historiak. Patxi Salaberri Muñoa. (Pamiela)
- El hereje. Miguel Delibes. (Destino)
- Sommer jaunaren istorioa. Patrick Süskind. (Erein)
- Erotik. Antton Kazabon. (Aizkorri)
- Tunela. Ernesto Sabato. (Alberdania-Elkar)
- Bederatzietatik bederatzietara. Leo Perutz. (Alberdania-Elkar)
- Kafka eta panpina bidaiaria. Jordi Sierra i Fabra. (Elkar XaguXar)
- Heriotza Nilo ibaian. Agatha Christie. (Igela)
- La ciencia y la vida. V. Fuster, J.L. Sampedro, O. Lucas. (Plaza & Janés)
- Sasi guztien gaiñetik. Nikolas Zendoia. (Auspoa)
- Iturrino handia. Hasier Etxeberria. (Susa)
- El Dr. Jekyll y Mr. Hyde. Robert Louis Stevenson. (Alianza Editorial)
- The Big Switch. Nicholas Carr. (W. W. Norton)
- Lur zabaletan. Aingeru Epalza. (Pamiela)
- The world is flat. Thomas L. Friedman. (Picador)
- Tom hil da. Marie Darrieussecq. (Alberdania)
- Altxor uhartea. Robert. L. Stevenson. (Elkar)
- Don’t bother me mom—I’m learning. Marc Prensky. (Paragon)
- Ekialdetik iritsi zen Enara. Xabier Etxaniz Rojo. (Alberdania)
- Zer da, ba, maitasuna? Miren Agur Meabe. (Elkar)
- El mundo de ayer. Memorias de un europeo. Stefan Zweig. (Acantilado)
Zweig-en liburu hori bikaina da, nola kontatzen duen mundu oso baten akabera, hain berezko zuen estilo neurrizko hura erabiliz, gainera. Zoragarrizkoa!
Leo Perutz-ena, aldiz, nire onetik atera ninduen, eta hiru laurdenak irakurrita baztertu egin nuen etxeko apalategian. Aspertu egin nintzen eskuaren jolasarekin.