Zilarbizi

Lehen aldiz irakurri nuenetik gustatzen zait zilarbizi hitza, merkurio adierazteko, nola gustatzen zaidan ostikolari,
futbolista esateko. Badakit oso gutxi erabiltzen direla, ia ezer ez
gaur egun, baina niri oso adierazgarriak egiten zaizkit biak.

Egun hauetan berriro etorri zait gogora zilarbizia, termometroa batetik bestera erabili behar izan dugulako etxean.

Ibon Sarasolak horrela adierazten ditu hitz horren nondik norakoak Euskara batuaren ajeak liburuan:

  • Merkurio.
    Ez dago hitz honen arrastorik euskal tradizioan: nik ez dut UZEIk
    1983an argitaraturiko Kimika hiztegian baino lehen ikusi testu batean. Zilarbizi, aldiz, 1847az gero ez da gutxi erabili euskaraz. Batek baino gehiagok uste duenaren kontra, zilarbizi
    ez da garbizaleren baten fantasiak sortua: aitzitik, hori da Europan
    zabalduen dagoen forma: latin hizkuntzak alde batera utzirik, quicksilver dugu —mercure-rekin batera— ingelesez, eta, Quecksilber soilik alemanez, kwik(zilver) soilik nederlanderaz, kviksØlv soilik danieraz, kvicksilver soilik suedieraz; eta poloniera ztec eslabiarraren ondoan, zywe srebro… Hortaz, zein arrazoi dago, setakeriaz bestalde, zilarbizi baztertu eta merkurio bultzatzeko? (138. or.)

Zehazki hiztegian, berriz, Ibonek berak hitz biak jotzen ditu ontzat: zilarbizi eta merkurio.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

Erantzun bat Zilarbizi bidalketan

  1. egilea: Sergio


    Begittu, kasualidadie: atzo bertan egin
    nutzen noixien behingo irakurraldixe Sarasolan liburuai. Erderakadak, erderaz pentsetie, Iparraldeko
    berbak hamen ibilli gure izetie, española… Hitzordu,
    norbaitekin geratu… Ondo dau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude