Errege bezperak ezusteko oparia ekarri zidan: Iñaki Larrañaga koinatuaren gonbita Tuentin kontu bat irekitzeko. Gonbita jaso eta berehala sortu nuen kontua. Eta orain, hemen nabil probak egiten, aztertzen zer aukera dituen Tuenti horrek eta zertan bereizten den Facebook-etik.
Justu egun batzuk lehenago Miren alabak sortu zuen bere kontua Tuentin—bere lagun ia guztiak sartu dira hor—, eta oso pozik zebilen esperientziarekin. Nik ere nahi nuen kontu bat sortu, datorren lauhilekoan Web 2.0 irakasgaia ematerakoan, esperientziatik jakiteko zelakoa den Tuenti.
Zuetariko norbaitek gura badu gonbita bat jaso Tuentirako, esadazue erantzun batean, programak aukera ematen dit-eta hamar gonbita bidaltzeko.
Kaixo:
Nik ere probatu nahi dut Tuenti baina ez dut gonbidapenik. Zure aukera aprobetxatu nahi dut.
Eskerrik asko.
Bidali dizut bat, Javier! Ondo segi.
Atzo erantzuten saitu nintzen baina zerbait gaizki egin nuela uste dut, argitaratu ez zelako. Ez ditut oraindik giza-sare berri hauek ezagutzen baina zalantza asko ditut. Lagunen arteko komunikazioa hobetzeko instrumentua dela badakit, atzerrian daudenekin kontaktua mantentzeko eta abar. Baina zer nolako aplikazio ikusten diozue elkarte batek bere Tuenti edo Facebook-a izateari? “Merkatua” irekitzeko erabili daiteke? Nola?
Aupa, Iñaki! Elkarte horrek bazkide asko baldin baditu, bide bat izan daiteke bazkideak egunean izateko sarearen inguruan, izan Facebook edo izan Tuenti. Baina horretarako, bazkideak prest egon beharko dira kontu bat irekitzeko batean edo bestean. Hori zailago izan daiteke, baldin bazkideak jende arrunta baldin bada, ohiturarik ez duena Interneten ibiltzen. Ostera, errazagoa izan daiteke ikastetxe batean, ikasleekin erabiltzeko, bazkide horiek errazago sartuko direlako –sartuta ez badaude aurretik– kontu horietan.
Kaixo Joxe! Ba ni ere tuenti izatea nahiko nuke ere. Facebook ezagutzen dut eta interesgarria iruditzen zait beste honetan muturra sartzea ere. Eskertuko nizuke gobidapena bidaliko bazenit.
Aupa, Sergio! Bazkideei zuzendua baino bezero eta elkartearen “lagun” berriak sortzeko egingo genuke. Gure lana lanean egiten dugu eta arazo nagusia, gure izena inork gogoratzen ez duela da. E.H osotik mugitzen garenez, jende askok ez daki bere herrira goazenik eta Facebook notak bidaltzeko erabiliko genuke. Hala ere, programa ez dugu ezagutzen, horregatik, ez dakigu baliogarria izan daitekeen. Gure bezero potentzialekin harremana lortzeko nahi genuke. Mila esker!
Egun gehiegi jario irakurle albo batera utzita eta, horrela, berri asko bidean galduta.
Oraindik ere gelditzen zaizu gonbidapenaren bat? Mila esker
Aupa, Xagra! Bai badaukat, eta gustura bidaliko dizut bat, baina horretarako jakin behar dut zure e-maila zein den, horra bidaltzeko.