Aurten zer ikasi duzu Web 2.0ren inguruan?

Web 2.0ren
barruan zer da ikasi duzun gauzarik
garrantzitsuena 2008an? Eskertuko dizuet zuen iritziak euskal
blogosferako beste kideekin partekatzea. Beharbada horrek lagunduko
digu aurrerantzean gauzak hobeto egiten.

Niri dagokidanez, aurten ikasi dut zelan dinamizatu proiektu bat
sarean,
zenbait jende koordinatuta, barrukoa eta kanpokoa, horretarako
Web 2.0ren hainbat erreminta erabilita: wikia, posta zerrenda eta
bloga. Glosategiaz ari naiz, irailaren amaieran sortu genuen Glosategia
Komunikazioaren gainean
horretaz. Hor egin behar izan dut wiki bat,
asmatu
modua hiztegi bezala aurkezteko, jendea gonbidatu bertan parte har
dezan, arrazoitu proiektua irekia izan dadin, irakatsi jendeari zelan
erabili wikia, etab.

Ikasi dut, halaber, erabil ditzakedala sare sozialak nire blogaren
mesedetan
eta nik nahi dudan kausaren alde. Baina horretarako,
buru-belarri sartu behar naiz sare sozialak erabiltzen, erabiltzeak
berak erakusten baitu zelan erabili hobeto baliabide horiek.

Eta zuk, zer ikasi duzu Web 2.0ren inguruan 2008an?

Animatu eta idatzi zure esperientzia erantzun batean. Mila esker.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

6 erantzun Aurten zer ikasi duzu Web 2.0ren inguruan?-ri

  1. egilea: Mikel

    Nere alorrean, marketinean, geroz eta argiago dago edukia dela iragarki berria. SEO-ari publikoki garrantzia kentzen hasi zaiola iruditzen zait (baina proiektu guztiek jarraitzen dute horixe lantzen); eta garrantzi gehiago hartzen ari da erabiltzailea/bezeroa dagoen lekuan jarduteari (zuk Joxe zure bloga sare sozialetan sustatzeko erabiltzen duzun moduan); marka lantzearena ere gorantz joan behar dela. Googledependentzia ez da ona.

  2. egilea: Aitor

    Nik ikasi dudan lekzio handiena tresna hauek duten potentzioalarekin erlazionatuta daude. Benetan harritu nau uste baino jende gehiagok irakurtzen duela blog-a, nahiz eta gero ez idatzi. Neu ere beste blog batzuetan irakurleagoa naiz, idazlea baino.

    Wikiak ere erabiltzen hasi naiz, eta gaur egun zerbait “familiarra” bezela ikusten ditut.

    Eta nere bigarren aitatasuna twitter bidez eman nuen jakitera! Nork esango zidan orain dela urtebete…

  3. egilea: Aitor

    Nik aurten ikasi dudana da nere bloga hobeto kudeatzen. Hasieran kaos bat zen bai sartzen nituen sarrerak baita eskuma  aldean ipintzen nituen edukiak ere.

    Eta batez ere facebook bezalako sare soziala aurkikuntza mundiala izan da! Honek dauzkan potentzialak gainera ugariak dira. Mugagabeak.

  4. egilea: Jon

    Nik, lehenengo, blogosfera existitzen dela jakin dut šŸ˜€
    Ondoren… aurretik aipatu dena, sarean aurki ditzakegun hainbat tresna, lanerako eta komunikazio tresna paregabeak direla. Pixkanaka-pixkanaka horrelako gauzei erreztasuna hartzen gabiltz, eta geroz eta jende gehiago animatzen da herraminta hauek erabiltzera.

  5. egilea: Joxe Aranzabal

    Eskerrik asko, lagunak, zuen ekarpenengatik. Nik, behintzat, garbi ikusten dut denok ere ikasten segitzen dugula, bakoitza bere erritmoan, eta horrek izugarri balio duela, laguntzen digu-eta hobeto nabigatzen berrikuntza olde honetan.

  6. egilea: IƱaki Murua

    Ez dakit beranduegi izango den baina hona hemen nire ekarpentxoa.

    Bizpahiru kontu: sare sozialak (Tuenti eta Facebook), microblogging-a (Twitter), googledocs eta, batez ere, nola uztartzen diren kontu hauek guztiak (twitter Gmailen edota Facebooken esaterako)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude