Huheziko kontua eta del.icio.us

Ikasturte honen hasieran
Informazio eta Komunikazio Departamenduko kideok Huhezi fakultatean erabaki genuen kontu
bat sortuko genuela del.icio.us-en, eta bertan kide guztiok joango
ginela gordetzen sarean irakurritako irakurgai interesgarriak. Era
horretan hasiko ginen jakintza partekatzen, irakurritakoari dagokiona
bederen, gure artean eta ikasleekin batera. Esan eta egin. Sortu genuen
kontua eta izena eman genion Huheziko, alegia Huezi + IKO, horixe baita
Ikus-entzunezko Komunikazioa karreraren izena.

Hasi ere hasi
gara irakurgaiak gordetzen –dagoeneko 277 ditugu hor– eta sailkatzen,
horretarako etiketak erabilita, gehienak komunikazioarekin lotuta. Hori
nahikoa ez-eta, Huheziko buletina sortu genuen, egunero-egunero
jakin genezan zer motatako irakurgaiak ari garen gordetzen. Eta
horretarako IKTeroen tutoriala erabili genuen lotsa barik (Mila esker, bide batez!). Oraindik
kostatzen ari zaigu del.icio.us erabiltzea, ez zaila delako, baizik eta
oraindik ez dugulako barneratu haren premia eta beharrezko
automatismoak.

Nahi baduzue Huheziko zuen del.icio.us sarean
sartu —network erabilita— egizue lasai asko, hor gordetakoa ez baita
guretzat soilik, nahi duzuen guztientzat baizik.

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Erantzun bat Huheziko kontua eta del.icio.us bidalketan

  1. egilea: Gari

    Zorionak Joxe, glosategia eta hau bezalako ekimenekin sarean lan egitera ohitzen da jendea.

    Baina, zergatik ez duzue sortu kontu bat bakoitzarentzat? Behin tresnaren erabilera ikasita, ez da hobe denon artean etiketa bat partekatzea? Horrela, agian bakoitzak beste gauza batzuk ere etiketatuko lituzke.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude