Arratsaldeko 20:00etan jarri genuen hitzordua, Portaloian, Arrasateren
bihotzean. Hotz egiten zuen. Iñaki, harrituta, zer aldatuta dagoen
Mondragoe. Aspaldi etorri barik zegoen, antza. Kajoi tabernan trago bat
jota, Erreka jatetxera egin genuen. Han Gontzal Landa agertu zitzaigun,
Mondraberri agerkari digitaleko kazetaria, eta argazki batzuk atera
zizkigun. Bederatziak inguruan, mahaira egin genuen.
Ondo afaldu genuen, hitz eta pitz denbora guztian: hirigintza, krisi
ekonomikoa, bihotzeko kontuak… denetik apur bat egin genuen berba,
Arrasate Pressen gainean izan ezik. Bukaera aldera, argazki batzuk
atera Joxeferen argazki makina marabillosoarekin, eta konturatu orduko,
ia gauerdia. Ordaindu, eta joan egin ginen, bakoitza bere habiara,
hitzordu jakin barik hurrengo baterako. Dena ondo badoa, bost urte
barru izan daiteke, 25. urteurrenean.
Ez nuen ezagutzen agerkari digital hori. Hori da Erañak eragiten duen agerkaria? Udalarena da? Copyright ere badu eta iritzi pila bat ere bai nonbaitetik “hartutakoak”… 2.0 gutxi, baina iruditu zait argazki profesionalak daudela. Aipatzen duzu Joxefe delako bat dela argazkilaria. Baina hori da argazkian agertzen denetako bat…Ez da horrela?
Aupa, Aitor! Nik dakidala, Mondraberri da Arrasate Argitan Kultur Elkartearen produktu bat, eta, bai, Eraña elkarte horretako kide da. Agerkari digitalean agertzen den argazkia, bestalde, Gontzal Landak atera zuen, ez Joxefek. Honek beste batzuk atera zituen, baina ez agerkari horretan agertzen dena.